AROTZ - ENEA

Kaixo lagunak,

Oraintxe etorri berriak gara  San Andres ikastetxeko 3. mailakoak Arotz-eneatik. Han hiru egun eta bi gau pasa ditugu,  ikasle eta irakasleak elkarrekin. Primeran pasa dugu eta eguraldia zoragarria izan da: elurra zapaldu dugu. Hau bai zortea, eh? Bai, bai, hemen daude frogak!!

Etxarri-Larraun herrian,  mendi irteera oso interesgarriak izan ditugu: Kobazuloak eta kondairak, azeri eta azkonarren oinatzak elurretan, igel gorriaren arraultzak, putreak janari bila, beleak, Margarita behiaren hezurdura, zuhaitz motak eta abar.

Menditik bueltatzerakoan, aretoan hainbat ekintza egin genituen taldeka eta oso gustora ibili ginen ere. Baina  noski, gero parranda !!! Aretoan, futbolinean eta ping-pong-en jokatzen eta ondoren geletara. Azkeneko egunean festa galanta diskotekan eta berriro motxilak hartu eta bueltan Eibarrera.

Argazkiak ikusteko sakatu HEMEN. Para ver las fotos pulsar AQUI

0 comentarios:

Publicar un comentario